Idiazabal Gaztaren Ibilbidearen lehen txangoa igandean egingo da Pagoeta elkartearekin

DV ZARAUTZ.

Idiazabal Gaztaren Ibildeko lehenengo txangoa igande honetan egin ahal izango da Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik. 2018ko ibilaldien egutegian egun osokoa izango dela agertzen bada ere, goiz-buelta izango da. Izen ematea otsailaren 2ra bitartean Mendizabal Kinkiladendan. Irteera goizeko 7:30ean Agoues-eneko biribilgunean emango zaio.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, edo GR 283 ibilbide zirkularra, sei etapatan banatuta egingo da. Aukera ederra Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Debagoienako txoko politak ezagutzeko eta disfrutatzeko.

Igandeko ibilbideak, Erdi Aroan sortutako, eta jauregi ederrez osaturiko Segura herria (245m.) izango du abiapuntu. Zeraingo atea deitzen den gunetik atera ondoren Mendebalderako norabidean emango dira lehen pausoak. Mutiloa (242 m) atzean uztean, Troi errekaren ondoan doan errepidean kilometro inguru egin, eta Lenkaran baserriaren ondoan zubitxo bat gurutzatuaz errepidea utzi eta meategi aztarna ugari topatuko dira ingurune honetan, Barnaola (340 m) baserrira iristean, gorako bideari ekingo zaio Aizpuru mendiaren magalean dagoen Pagatzagaña (670 m) gunera iritsi arte. Distantzia 14,3 km. ingurukoa izango da denera eta iraupena 5 ordu eta 5 ordu eta erdi bitartekoa.