Zarautz
Ibilbidearen erdia Zarautzen osatuko du Korrikak gauerdia pasata
Secciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Ibilbidearen erdia Zarautzen osatuko du Korrikak gauerdia pasataKorrika gauerdia pasata iritsiko da herrira, 00:43ean du hitzordua Oriotik helduko den euskararen aldeko egitasmoak, herrian zehar egingo diren kilometroetan lekukoa euskararen aldeko konpromisoa duten hainbat talde eta eragilek eramango dutelarik. Eta hain zuzen, Korrika ibilbidearen erdira iritsiko da Zarautzen. Irunen abiatu zen pasa den asteko ostegunean eta Baionan amaituko da datorren igandean, martxoaren 24an. Hain justu, ibilbidearen erdia, hamar egunetan egingo dituzten kilometroen erdia Zarautzen egokitu da 1.396. kilometroa, eta Zarauzko AEK-k Marije Zumetari eskaini dio lekukoa eramateko ohorea «omenaldi gisa», izan ere, Marije oso ezaguna da herrian, hainbat taldetako kide bezala egiten duen lanarengatik: Ikaslagun, Alproja, Emakumeen Mahaia...
Korrikak Gipuzkoa kaletik etorri eta Zelai Ondora joateko Zelai azpibidea pasa eta hortxe beteko du ibilbide erdia; AEK-k berezitasuna aprobetxatuz, Marije Zumetari eskeini dio lekukoa eramateko ohorea kiroldegi pareraino.
Jendetza espero da gauerdian Korrikaren alde. Aurrerapen gisa, ikusi genuen joan den ostiraleko Korrika Txikian zenbait haur, irakasle eta guraso batu ziren. Egun hauetan guztietan ere ez da Korrikaren aldeko ekitaldirik falta izan herrian: Jalgiren dantza saioa; Amoranteren kontzertua; Apaxi ipuin kontalaria; Txinpirin eta Zarazte abesbatzen emanaldiak...
Gauerdia ez da izango haurrentzat ordu egokiena, baina, hala ere ehundaka herritar bilduko dira. Gauerdirako berotzen joateko, beste hainbat ekimen antolatu dira. Honela, 20:00etan, batukada feminista eta Arrai Zopa izango dira kaleak alaitzen; 21:00etan, Munoan, bertso-afari autogestionatua barrikotearekin; 22:30etik aurrera, musika, beroketa eta kalejira, Korrika 00:43ean iritsi arte.
Euskaltegitik jakinarazten dutenez, oso peto gutxi geratzen dira salgai (banderolak geratzen dira); oraindik eskuratu ez baduzue, Korrika baino lehen Petoneta pasako da herritik eta bertan izango duzue aukera. Beste gauza bat, Zarauztik Korrika gauez pasako da eta errepidean zain egon behar baduzue zuhur jokatu eta segurtasun-neurriak hartzeko eskatzen da, txaleko islatzailea jantzi edo argiren bat eramanaz
Bestalde, Baionara, Korrikaren amaiera-festara joateko asmoz bazaudete, bigarren autobusa bete nahian dabiltza AEK euskaltegian. Animatu eta 625 485 215 telefonora deitu daiteke.
Adierazi ere, Iñurritza jubilatu ete pentsionista elkartetik jakinarazten zaigunez, bertako bazkideek Korrikan hartuko dute parte eta ondoren, txokolatea banatuko dute elkartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.