Ibilbide antzeztuak, bihar, Zarauzko historia hobeto ezagutzeko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Bihar ibilbide an-tzeztuaren saio berriak eskainiko dituzte Patxi Santamaria eta Inazio Tolosa aktoreek, lehenengoa 11:00etan euskaraz eta bigarrena, 12:30ean gaztelaraz, biak Arrosategiko parketik abiatuta. Sarrerak 4 eurotan daude salgai Turismo Bulegoan. Ibilbide hauen bidez, Zarautz eta bere historiaren pasaguneak ezagutu ditzakegu, ikutu umoretsuaz balia-tzen direlarik bi aktoreak gauzak kontatzeko

Dantzaldia, Musika Plazan

Gaur arratsaldeko 19:30ean hasita, dantzaldia izango da Musika Plazan, udako egitarauaren barne, gaurkoan Errepidea 64 taldearen eskutik.