Hotz-Zarautz erakundeak bere esker ona agertzen du jasotako babesagatik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Hotz-Zarautz erakundetik eskerrik beroena helarazi nahi dute, abenduaren 15tik urtarrilaren 5era antolatutako 2. Eskuko Gabonetako II. Azokan parte hartu zuten boluntario, diru-emaile eta merkatariei, eta baita Zarauzko Udalari ere, «pertsona errefuxiatuen proiektuak bultzatzeko orduan azaldu diguzuen maitasun, berotasun eta elkartasunagaitik».

Aurtengo azoka ere oso arrakastatsua izan da, bertan 28.000€ inguru lortu direlarik eta diru guzti hau pertsona errefuxiatuak

laguntzeko lanean diharduten ondorengo erakundeen proiektuetara bideratuko da: Zaporeak/Itsas Salbamentu Maritimoa; En Red SOS Refugiados, eta Cafe-Rits.

«Hotz-Zarautz erakundetik orain arte egindako ekintza solidario eta eskuzabalekin jarrai-tzera animatzen zaituztegu eta etorkizunean bestelako ekitaldi eta ekintzetan ere zuen laguntza izatea estimatuko genuke. Besterik gabe, berriro ere gure esker ona azaldu nahi dizuegu eta har ezazue besarkada bero bat».

 

Fotos

Vídeos