
Zarautz
80. Hondartzako Futbol Txapelketaren finalak larunbat honetan jokatuko diraSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
80. Hondartzako Futbol Txapelketaren finalak larunbat honetan jokatuko diraJoan den urteko urrian hasi zen 80. Hondartzako Futbol Txapelketak larunbat honetan emango dio amaiera lehiari eta horretarako finalen eguna iragartze. Hilabete askoren ondoren, neska eta mutilen talde onenak egongo dira bihar goizean hondartzan. Norgehiagokak goizeko 09:00etan hasiko dira eta hamar zelaietan banatuta hogei taldek neurtuko dituzte indarrak txapeldun berriak izendatu bitartean. Desfilea goizeko 08:15ean hasiko da. Bi multzotan banatuta egongo dira finalak, alde batetik eskola kirolari dagokion maila ezberdinak jokatuko dute eta bestetik senior mailakoak, hauek bi final mota ezberdinetan, Ligako finalak aurtengo talde onenak erabakitzeko bai neska eta bai mutiletan, eta Kopako finalak, hauek ere gizonezko eta emakumezko taldeekin.
Hona hemen zelaien eta partiden zerrenda: Eskola kirola LH 5. maila mutilak; 1.- Salleko 5AM - Salleko 5BM. Eskola kirola LH 5. maila mixtoak; 2.- Zaragueta 51 - SM52. Eskola kirola LH 5. maila neskak; 3.- Salleko 5BN - Salleko 5AN.
Eskola kirola LH 6. maila mutilak; .-4 Iturzaeta 6M - Antoniano 6M. Eskola kirola LH 6. maila mixtoak; 5.- SM61 - SM65. Eskola kirola LH 6. maila neskak; 6.- Salleko 6BN - Orokieta 6BD.
Senior mutilak, XXX. Juan Irigaray Kopa; 7.- Kosta Hortz Klinika - Latz taberna.
Senior mutilak, LXXX. Paco Urquia Liga; 8.- Asti Pinturak - Balearri Astillero. Senior neskak, V. Maria Jauregi Liga; 9.- Kebidek - Orbela Taberna. Senior neskak, XX. Emilio Olazabal Kopa; 10.- Shelter Pukas - Itxas Lur taberna.
Kanpu markaketaren ardura ondorengo taldeena izango da; 07:00etan Lukas ardotegia, Kirkilla-Enea Jatetxea (neska eta mutilak), Shelter Pukas, Orbela Taberna, Kosta Hortz Klinika, Kebidek, Txanela eta Pukas Shelter lanean hasiko dira dena presta izateko finalak hasi aurretik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.