Borrar
Baloia bihar eguerdina jarriko dute berriz jokoan Zarauzko hondartzan neskak eta mutilak. AMAXKAR

Zarautz

Hondartzako Futbol Txapelketaren 80. edizioa bihar hasiko da senior mailan

Urriak 6an hasten da lehia eta maiatzak 5ean jokatuko dira finalak, senior eta eskolarteko taldeekin

Ostirala, 4 urria 2024, 19:49

Comenta

Joan den larunbatean egin zen senior mailako delegatuen bilera eta bertan hartu ziren erabaki nagusiak 80. Hondartzako Futbol Txapelketaren inguruan. Lehen jardunbaldia bihar, igandea, urriak 6an, jokatuko dute, eta eguerdiko 12.15ean hasiko dira partidak.

Aurten nesketan talde bat gehiago dago (ea urtetik urtera kopuru hau mutilenekin berdintzea lortzen den, ikaragarria izango litzateke). 310/Osteopatia, Kepa Maiz eta Euskal Parrilla apuntatu dira, eta aurten Mayflower taldeak ez du izena eman. Guztira 10 talde dira.

Mutiletan berriz 19 talde dira. Oxperta eta Otamendik aurten ez dute jokatzen baina talde berri bat dago, Etxabe Confort izena duena.

Antolaketarentzat «plaieruak futbol partida bat baino gehiago dira (plaiero-pote, emakumeen eguna, final eguna, umeen Play-Eruak...). Honek denak ezingo luke izan talde guztietako bolondresen lanik gabe eta ea aurreko urteko erantzun zoragarria lortzen dugun. Azkenik epaile bila gabiltza eta batenbat interesantua egongo balitz, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genuke» azaldu dute txapelketa hastear dagoen honetan.

Partiden zerrenda

Biharko lehen jardunaldi honetan hauek izango dira norgehiagokak; Senior mutilak A taldean: 1.- Talai-Mendi Kanpina - Ulacia Bidaiak. 2.- Kosta Hortz Klinika - Arrano Taberna. 3.- Dava Street Food - Telesforo Erretegia. 4.- Etxabe Confort - Latz Taberna. 5.- Celso Castro - Pukas - Shelter. Senior mutilak B taldean: 6.- Balearri-Astillero - Euskalduna Taberna. 7.- Garcia Edari Banaketak - Izar Optika. 8.- Asti Pinturak - S.F. Txanela. 9.- Kirkilla-Enea Jatetxea - Asergroup. Atsedena izango du lehen jardunaldi honetan Tivoli - Naparrak taldeak.

Senior nesken taldean: 10.- Kirkilla-Enea Jatetxea - Shelter - Pukas. 11.- Orbela Taberna - Talai-Mendi Kanpina. 12.- Euskalduna Taberna - Kebidek. 13.- Euskal Parrilla - 310 / Osteopatia. 14.- Itxas-Lur Taberna - Lukas Ardotegia. Kanpu markaketaren ardura Talai Mendi Kanpina taldearena (Mutilak) izango da 11:15ean azladu behar dute. Epaile arduradunak, Euskalduna Taberna (N), Garcia Edari Banaketak eta Izar Optika.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hondartzako Futbol Txapelketaren 80. edizioa bihar hasiko da senior mailan

Hondartzako Futbol Txapelketaren 80. edizioa bihar hasiko da senior mailan