Hondartzako Futbol Txapelketaren etorkizunaz hitzegiteko bilera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Larunbat honetan, hilak 27, goizeko 11:00etan Zarauzko klubaren lokalean (Musika Plazan) Hondartzako Futbol Txapelketaren etorkizunaz hitz egin eta lan taldeak antolatzeko bilera izango da.

Norbanako guztiak zaudete gonbidatuak bertaratzera eta bakoitzak al duen neurrian laguntzeko aukera izango du.

«Mantendu ditzagun plaieroak bizirik!», diote bilera hau antolatu dutenek, izan ere, Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte bete dituen honetan Zarauzko playeroak galtzea pena handi-handia izango litzateke.