Hondartzako futbol txapelketan izena emateko epea bihar amaituko da

Hastear. Datorren hilean abiatuko da plaieroa. /  AMAXKAR
Hastear. Datorren hilean abiatuko da plaieroa. / AMAXKAR

Neska eta mutilen delegatuen bilera datorren larunbatean egingo da, goizeko 11:00etan, eta txapelketa urriaren 13an hasiko da

J.M. ZUBIAURREZARAUTZ.

Hondartzako futbol txapelketak, plaieroak, aurten bere 76. edizioa beteko du eta senior mailan lehiatu nahi duten gizonezko zein emakumezko taldeek bihar izango dute azken eguna izena emateko, urrian hasiko den lehian parte hartu nahi badute.

Beraz, ondorengo hilabeteetan hondartzan plaieroetan jokatu nahi dutenek bizkor ibili beharko dute izena ematerakoan epetik kanpo geratu gabe. Horretarako bulego orduetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara gaur eta bihar ostirala, 08:30etik 14:00ak arte zabalik izango dituzte ateak Kirol Elkarteko egoitzan.

Beharrezko guztia gutun-azal batean sartu beharko da taldearen izena idatzia duelarik edo zip fitxategi batean bidal daiteke antolakuntza@playeruak.eus-era. Izen ematea 260 euro kostatzen da. Ez da izenematea eskudirutan onartuko, ondorengo kontu korrontean sartu beharko da, Caja Rural de Navarra ES17 3008 0181 30 3009408216.

Taldeek zera aurkeztu behar dute; Jokalariak: N.A.N-aren fotokopia. Delegatua: N.A.N-aren fotokopia, posta elektronikoa eta telefonoa. Jokozainaren izena eta telefonoa (jokozaina edukiz gero).

Jokalariek gutxienez 16 urte behar dituzte izan. Mutiletan, jokalarien gehiengoaren kopurua 22koa izango da eta gutxiengoa 11. Nesketan (F9), jokalarien gehiengoaren kopurua 18koa izango da eta gutxiengoa 8koa. Talde bakoitzari bere jokalari eta delegatuen fitxen 2 kopia emango zaizkie klubeko zigiluarekin. Partida egunean eskura eduki beharko dituzte egon daitezkeen edozein duda edo erreklamazio argitzeko. Jokalari berri bat edo batzuk sartu ahal izateko, behar diren datuak jardunaldia baino aste bete lehenago aurkeztu beharko dituzte, Kale Nagusiko 7, 1. solairuan edo mezu bat bidali beharko da antolakuntza@playeruak.eus helbidera.

Bilera

Taldeen bilera eguna datorren larunbatean izango da, goizeko 11:00etan bai neska eta mutilentzat. Txapelketa urriak 13an hasiko da. Gogoratu, ez direla jardunaldiko egun berean fitxak egingo. Taldeak bere ordainketa egin arte ez da ofizialki izena emanda egongo.