Zarautz
81. Hondartzako Futbol Txapelketak igandean jarriko du lehian 5. jardunaldiaGoizeko 11:15ean hasiko dira senior mailako neska eta mutilen partidak hamazazpi zelaietan banatuta
J.M. Zubiaurre
Zarautz.
Asteazkena, 19 azaroa 2025, 20:11
Igande honetan, azaroaren 23an, goizeko 11:15ean ekingo zaio 81. Hondartzako Futbol Txapelketaren bosgarren jardunaldiari, partida interesgarri askorekin.
Hauek dira zelaiak eta norgehiagokak; Senior neskak: 1.- Euskalduna taberna - Kirkilla-Enea jatetxea. 2.- Euskal parrilla - Lakari / Arrano. 3.- Kebidek - Itxas lur taberna. 4.- Shelter / Pukas - Orbela. 5.- Marmarra - Itxaso taberna. 6.- Ekimen - Lukas ardotegia. Atsedena izango du multzo honetan 310 - Kepa Osteo taldeak.
Senior mutilak A taldea: Partida hauek porteri berriekin jolastuko dira. 7, Izar Optika - Iuri Aholkularitza. 8, Las Palmeras - Kirkilla-Enea jatetxea. 9, Euskalduna taberna - Arrano. 10, Euskalmader Acuchillados - Katixa. 11, Dava Street Food - Etxabe Confort. 12, Kosta Hortz Klinika - KTXO. Celso Castrok atsedena izango du.
Senior mutilak B taldea: 13, Euromar - Ulacia Bidaiak. 14, Tivoli / Naparrak - Txanela. 15, Asegroup - Asti pinturak. 16, Talai Mendi Kanpina - Telesforo Erretegia. 17, Pukas / Shelter - Garcia Edari Banaketak.
Latz taberna eta Balearri / Astillero taldeen arteko partida atzeratu egin da. Urtarrilak 17an jokatuko da Getarian. Joan den urtean ere norgehiagoka bat Gaztetape hordartzara eraman zen eta aurten gauza bera egingo dute.
Zelai markaketaren ardura Kirkilla-Enea jatetxearena (Mutilak) izango da 10:00etatik aurrera. Epaile arduradunak: Itxaso taberna, Dava Street Food eta Talai Mendi Kanpina izango dira.