Zarautz
Hirugarren mailako Zarautz-Eibar C, bihar eguerdian AstinA. E.
zarautz.
Jueves, 16 de octubre 2025, 20:23
Hirugarren mailako futbol taldeak bihar jokatzen du Ligako partida, zazpigarren jardunaldiari dagokiona, baina, partida arratsaldean ordez, eguerdian izango da, 12:00etan Asti futbol zelaian eta aurkaria Eibar C.
Publicidad
Bi taldeak sailkapenaren erdikaldean ditugu, gureak 8 punturekin eta eibartarrak puntu bat gutxiagorekin. Gure taldeak etxean oraindik ez du golik jaso eta hori izan behar du bidea, atzean sendo mantendu eta aurrekaldean sortutako aukerak aprobetxatzea.
Orainartean bi gol besterik ez dituzte sartu, baina probetxuzkoak, 6 puntu batzeko balio izan baidute (Aretxabaleta eta Añorgari 1-0 irabazi ostean). Golik gabeko bi berdinketa ere lortu dituzte (Durango etxean eta joan den larunbatean Deuston) eta bi porrot, San Ignacioren zelaian (1-0) eta Portulaleten (6-0).
Ea biharkoan, zaletuen bulzadarekin, hiru puntuak etxean geratzen diren eta ondoren, jokalariek Koadrila Eguna pozik ospatzeko aukera duten.
Arratsaldeko 15:30ean, bestalde, Preferente mailako taldearen txanda izango da, Ordiziaren bisita jasoko duelarik Asti Txikin. Joan den asteko garaipenak -1-4 Lazkaon- lasaitasun pixka bat eman diete, baina puntu beharrean daude sailkapenean goruntz egiteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión