Euskaldunako 6 zenbakiak jaurti eta gola egingo dio Izar Optika taldeari. Amaxkar

Zarautz

Hiru jardunaldi jokatuta, bi taldek irabazi dituzte partida guztiak

Mutilen B multzoko Talai Mendi Kanpina eta Telesforo Erretegia taldeek bederatzina puntu dituzte; nesken taldean Orbelak 6 puntu ditu bi partida jokatuta

Lunes, 27 de octubre 2025, 20:22

Igande eguerdian jokatu zuten senior mailako nesken eta mutilen taldeak hirugarren jardunaldia Hondartzako Futbol Txapelketaren 81. edizioan. Oraingo honetan ordutegia eskertu zuten jokalariek aurreko asteburuan goiz jaiki ondoren. Gainera atsedena hartzeko ordubete gehiago izan zuten larunbatetik igandera, ordu aldaketari esker.

Publicidad

Garaiz hasi ziren partidak eta dagoeneko sailkapenetan talde indartsuak tokia hartzen hasiak dira. Hauen artean bi talde nabarmentzen dira, hiru jardunaldietan garaipena lortu duten bakarrak, Talai Mendi Kanpina eta Telesforo Erretegia, biak mutilen B multziko taldeak.

Asteburuko emaitzak

Hauek izan ziren igandeko hirugarren jardunaldiko emaitzak zelei guztietan; Senior mutilak B taldea: Telesforo Erretegia 2 - Ulacia Bidaiak 0. Asti pinturak 2 - Balearri / Astillero 2. Euromar 3 - Garcia Edari Banaketa 4. Latz taberna 3 - Tivoli / Naparrak 1. Asegroup 1 - Pukas / Shelter 2. Talai Mendi Kanpina 5 - Txanela 2.

Senior neskak: Kebidek 4 - Ekimen 2. Kirkilla-Enea jatetxea 0 - Orbela 1. Marmarra 2 - Lakari / Arrano 1. Lukas ardotegia 0 - Euskal parrilla 2. Shelter / Pukas 2 - Itxas lur taberna 2. 310 / Kepa Osteo 0 - Itxaso taberna 3. Multzo honetan Euskalduna taberna taldeak atsedena izan du.

Senior mutilak A taldea: Euskalduna taberna 3 - Izar Optika 1. Celso Castro 1 - Kosta Hortz Klinika 1. Iuri Aholkularitza 2 - Katixa 3. Dava Street Food 2 - Kirkilla Enea jatetxea 1. KTXO 7 - Las Palmeras 3. Arrano 3 - Etxabe Confort 2. Euskalmader Acuchillados taldeak atsedena izan du.

Publicidad

Sailkapenak

Hiru jardunaldi jokatu eta 9 puntu lortu dituzten bi talde bakarrak mutilen B multzoan daude, Talai mendi Kanpina eta Telesforo Erretegia. 7 ditu Belearri/(Astillerok, 6 Latz Tabernak eta 5 Asti Pinturak. Mutilen A multzoan, KTXO dago buruan 7 punturekin eta atzetik ditu Euskalduna Taberna, Katixa eta Dava Street Food 6 punturekin eta Kosta Hortz Klinika 5ekin.

Nesken multzoan, berriz, bi talde daude buruan, Itxaso Taberna eta Kebidek 7 punturekin baina erne zeren Orbelak 6 ditu baina partida bat gutxiago jokatuta atseden izan ondoren, beraz jokatutako puntu denak batu ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad