Borrar
Nice Lazpita eta Jonan Urdangarin egitasmoa aurkezten. ETXEBERRIA
Hideilab, ideiak praktikara eramateko egitasmo berria  18-30 urteko gazteentzat

Hideilab, ideiak praktikara eramateko egitasmo berria 18-30 urteko gazteentzat

El Diario Vasco

ZARAUTZ.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 15 de septiembre 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zarauzko Gaztedia ataletik egitasmo berri bat jarri da martxan, Hideilab, ekintzailetza sustatu eta gazteen ideiei irtenbide bat emateko helburuarekin sortua. Partaidetzan eta lankidezan trebatzeko aukera eskaintzen du, baita jende berria ezagutu eta elkarlanean aritzeko ere.

Proiektu guztia berria da, nobedosoa, 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Plaza mugatuak dira (15). Izen ematea astelehen honetan zabalduko da online (zarautzgazte@gmail.com edo gazteri@zarautz.eus helbideeetan), edo gazte informazio bulegora hurbilduta. Informazio gehiago nahi duenarentzat, hilaren 20an, osteguna, guzti honen aurkezpena egingo da Etxezabalan. Jonan Urdangarin, Gaztedi zinegotziak, eta Nice Lazpita, proiektu honen arduradunak, emango dituzte xehetasun guztiak.

Hideilab lan-taldean oinarritutako proiektu bat da; ideia bat garatu nahi duenak beharrezko guztia aurkituko du talde lanean. Enpresa bat sorzeko, lan munduan aurrera egiteko edo ideia bat gauzatzeko lehen urratsak emateko tresna aproposa. Asmoa 5 pertsonez osaturiko 3 talde sortzea litzateke. Talde bakoitzak ideia bat garatuko du, tutore batekin horretan laguntzeko. Proiektua urrian hasi eta martxoa bitartean gauzatuko da, 9 lan saio izango dituelarik, ostiraletan 17:00-20:00etara, bi astetik behin.

Bi fase izango ditu. Lehenengoan, ideiak sortzea, 4 saioetan, eta bigarrenean, ideiak proiektu bilakatzea, 5 saioetan. Egitekoa: ideiak definitzea, negozio ereduak finkatzea, prototipoak sortzea eta garatzea. Azkenengo saioan proiektua aurkeztuko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios