Borrar

Zarautz

Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatzeko, ekitaldi berezia Itulazabalen

A. E.

zarautz.

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:41

Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Eraztun Berde Urdina proiektutik ekimen berezia jarri dute martxan. Otsailaren 1ean Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko da Itulazabalgo zuhaiztian. Bertan, urmael batzuk egokitu dira pasa den abenduan, eta hauei arreta berezia eskainiko zaie.

Azken mendeetan zehar, eta, batik bat, gizakiaren jardueraren ondorioz, Europako urmaeletako bi heren desagertu da. Egoera hori aldatzeko asmoz, Zarauzko Eraztun Berde Urdinean bizidun urtarren kontserbazioa laguntzeko urmael sare bat sortu da, Aranzadi elkartearekin batera: Zingirakoa, Orokieta Herri Eskolakoa eta sortu berri den Itulazabalgoa.

Izen-ematea

Abiapuntua Zarauzko Udal baratzeetan izango da, goizeko 10:00etan. Ekintza honetan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da, 943 00 51 59 telefonoan edota zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatzeko, ekitaldi berezia Itulazabalen