Herritarrentzako ateak zabalik izango dituen bilgunea inauguratu du EH Bilduk

Bilgunearen inaugurazioa, joan den ostiral arratsaldean./
Bilgunearen inaugurazioa, joan den ostiral arratsaldean.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Herritarrentzako gune berria zabaldu du Zarauzko EH Bilduk, Ipar kaleko 4. zenbakian. Bilgune hori, herritarren espazio bat izango dela azpimarratu dute, «herritarrak gugana gerturatu daitezen informazioa eskuratzera eta euren kezkak edo ekarpenak adieraztera,besteak beste», esan dute.

Bilgunearen inaugurazioan Itziar Murua Uria alkategaiak EH Bilduren programaren ardatz nagusiak azaldu zituen ostiral arratsaldean: «Herritarra erdigunean jarriko duen programa izango da. Zarautz hobeago bat egingo duen programa». Eta lau ardatz nagusi izango ditu: enplegua, etxebizitza, gizarte zerbitzuak eta kultura. «Zarauztarrok egiten dugu herria, eta bakoitzak bere biziproiektua gauzatu ahal izango duen Zarautz bat nahi dugu», adierazi zuen Muruak. Zarauzko EH Bilduk aurreratu du lanean dabiltzala hauteskundeei begira eta datorren ostegunean 18:00etan, Herri Bilgunea egingo duela, Bilgune berrian bertan, udal hauteskundetarako zerrenda eta programaz hitz egiteko.