Herritarrak Kirol Sariak aukeratzeko prozesuan parte har dezakete
Abenduak 6a bitartean egin daitezke proposamenak
Zarauzko 2024ko Kirol Sariak aukeratzeko prozesua zabaldu da. Proposamenak egiteko epea datorren abenduaren 6a bitartean egongo da zabalik.
Zazpi izango dira emango diren Kirol Sariak:
-
Emakumezko Kirolari Onena
-
Gizonezko Kirolari Onena
-
Emakumezkoen Kirol Talde Onena
-
Gizonezkoen Kirol Talde Onena
-
Kirol Babesletza Onena Entrenatzaile Onena
-
'Kirola Bizi' Saria
Proposamenak kirola@zarautz.eus helbidera edo Google formulario baten bitartez egin daitezke. Bestalde, Kirol Sarien ekitaldia urtarrilaren 29an ospatuko da 19:00etan, Modelo Aretoan.