Zarautz
Herriko taldeen emanaldiak 35 urte bete ditu aurten LizardinEguraldi txarrak bertara eraman zuen saioa eta jendez beteta egon zen
'Euskal Jaiak ehun urtez herria ehuntzen' izenburua zeraman aurtengo Euskal Asteko herriko taldeen emanaldiak. Duela 35 urte hasi ziren zarauztar kultur talde ezberdinak honelako saioak prestatzen eta denbora guzti horretan ehunka lagunek hartu dute parte hain herrikoia den emanaldi honetan.
Ostegun iluntzean Lege Zaharren enparantzan egin behar zen ikuskizuna Lizardi kiroldegira eraman zen, kanpoan eguraldiak ez bai zuen batere laguntzen. Erabaki zuzena. Tamalez edukiera mugatua dauka egoitza honek eta erabat beteta egon zen.
Gure Euskal Jaiak mendeurrena betetzen duen honetan, emanaldiko bi kontalariak, Miriam Mendoza eta Pako Serras, bi zarauztarren istoriaz baliatuz 100 urte hauen ibilbideari errepaso txukuna eman zioten.
Joxe eta Miren (Ander Iruretagoiena eta Goretti Aranburu) ziren protagonistak, eta euren bizi-tza Euskal Jaiari lotuta kontatu ziguten. Beraikein oholtzan izan ziren, Andoni Egaña, 'Mantxi' eta Manu Goiogana bertsolariak, noizbehinka istorioaren pasarte batzutan euren maixutasunarekin bertaratutakoen belarriak alaituz, Txinpirin, Zarazte eta Udaberri abesbatzak, Jalgi Dan-tza Taldea, Goizeko Ihintza Txistulari Taldea eta Zarautz Trik Kultur elkarteko ikasleak.
Denen artean emanaldi arin eta dotorea osatu zuten, Patxi Santamariaren gidaritzapean. 120 herritar inguru bildu ziren emanaldia osatzeko eta txalo-tzekoa da honelako emanaldi bat egiteko denak erakutsitako borondate eta gogoa.
Gaur Euskararen Eguna
Aurrera jarraitzen du Euskal Asteak eta gaurkoan Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da. Goizeko 11:00etan Musika Plazan, XXVIII. euskararen aldeko lasterketa AEKren eskutik (izen-emateak 10:15ean).
Goizeko 11:30ean, Lege Zaharren enparantzan, XXXVI. Aurresku Txapelketa. 14:30ean hasiko da XXXVIII. Euskararen Aldeko herri bazkaria EHEk antolatuta. 18:00etan kalejira abiatuko da, Agosti, Barrena eta Imanoltxi Band. Ordu berean, Amalur parkean, artzain txakurren lehiaketa Jose Luis Saizarren omenez izango da eta 22:30ean txosnagunean, Malekoian, Txopet.
Gogoratu bihar, igandea, eguerdiko 12:00etan 'Mendeurrenaren brinsisa' egingo dela.