Herriko modan murgiltzeko aukera

Osagaiak. Honakoan betaurrekoak erakutsiko zituzten (Optika Zarautz). / AMAXKAR
Osagaiak. Honakoan betaurrekoak erakutsiko zituzten (Optika Zarautz). / AMAXKAR

Murkil dendarien elkarteak, Udalak eta Gipuzkoa de Moda elkarteak Aritzbatalde bete zuten

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Murkil, Zarauzko dendarien elkarteak, hirugarren urtez jarraian uda heltzen denerako Zarautz Moda emanaldia antolatu du eta bidelagun izan ditu aurten ere Zarauzko Udala eta Gipuzkoa de Moda elkarteak.

Larunbat goizean zerura begira jaiki ziren antolatzaileak saioa malekoian egiteko asmoa baitzegoen baina aurten eguraldiak ez du lagundu eta Aritzbatalde pilotalekura eraman zuten moda desfilea.

Banan banan hemeretzi eskain-tza ezberdin bertaratu ziren ikusle guztien aurrean pasatzen joan ziren, haur eta helduz osatutako modeloekin (denera 40 bat izan ziren) eta eskaintza zabalarekin, batzuk udarako arropak ekarri zituzten eta beste batzuk udazkeneko aurrerapena ere erakutsi zuten.

Goitik behera janzteko eskain-tza egon zen, adin eta gustu ezberdinentzako, azken finean Murkil elkarteko eskaintza zabala denez hori islatu zuen emanaldiak ere. Arropa eta osagaiak ehunka begien aurrean pasatzen joan ziren.

Murkileko partaideak hauek izan ziren: Transit, Garmen, Vulcano, Ganbara, Goiatz, Optika Zarautz, Dina, Urzelai, Nagusia 16, Pedrosa, Itziar Oregi, Strategia Bicolore, Dody´s, Marta Arribas, Mane Boutique, Izar Optika, Roimi, El Atelier Nupcial, Indarbi eta Javier Lucas.

Hiru edizio bete ditu eta ikusiaz beti izan duen harrera hurrengo urteetan ere aurrera eramateko ekimena izango da zalantzarik gabe.