Borrar
Azokaren ondoren, herriko gazteen moda desfilea izango da, parte hartu duten artisten jantziekin eta bitxiekin.
Herriko ekintzaile gazteen azoka eta moda desfilea Santa Klara komentuan

Zarautz

Herriko ekintzaile gazteen azoka eta moda desfilea Santa Klara komentuan

Larunbat arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da, eta, ondoren, 20:00etan, moda desfilea egingo dute zuzeneko musikarekin

Viernes, 25 de abril 2025, 20:51

Ekintzaile gazteen azoka ospatuko dute gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Santa Klara komentuan. Azoka 20:00etan izango da, moda desfilearekin, eta ondoren zuzeneko musikarekin osatuko dute egitaraua.

Zarauzko gazte ekintzaileek hartuko dute parte azokan; adibidez, makillajearekin, Eneritz Rojas; ekitaldi guztirako makillajea eta ile-apainketak egingo ditu, bere lanaren berri emanaz: ezkontzak, desfileak, automakillaje tailerrak, fikziorako pertsonaien diseinuak... egin ohi izan ditu. Desfilean ikusiko diren makillaje eta orrazkeren disenatzailea izango da.

Puntua egiten Sara Isasti ikusiko dugu: crochet (txapelak, poltxak...). Produktuak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen du. Bestalde, Alegna Ferrerek eskuz egindako poltsak erakutsiko ditu: (krochet, polipiel, tela arruntak...).

Bitxigintzako zenbait lan ere ikusgai izango dira; esaterako, Olaia Eizagirrek material ezberdinekoak, resinazkoak, bolitekin, bigarren eskuko materialarekin... egindako bitxiak aurkeztuko ditu. Uxue Mateok, resinazko eraztunak eta belarritakoak. Mawi Bitxiak, hau da Ane Dominguez eta Laura Olabarriak, istorioak kontatzen dituzten bitxiak aurkeztuko dituzte, bitxiak pertsonalizatzeko aukera laserrarekin.

Era berean, Flowbyer (Eneritz Rojas), ilearentzako gantxuak eta belarritakoak egiten ditu, resina epoxi eta altzairu herdoilgaitza onarri bezela hartuta. «Nire makillajeetan erabiltzen ditudan pigmentu eta purpurinak erabiliz egiten ditut bitxiak. Ekitaldietarako diseinu personalizatuak ere egiten ditut», adierazten du.

Irati Elizaldek, bestalde, harri erdi preziatuekin egindako bitxiak ekarriko ditu.

Moda arloan, Darrk Studioko Markel Velezek, moda jasangarria erakutsiko du, kaltzontziloak prenda nagusia dituelarik. «Urtero kolekzio artistikoa ateratzen dut, darrk-en esentzia ikusteko eta nire irudimenari oztoporik ez jartzeko», esaten du.

Kristina Isastik (Be Krew), streetstyle, moda kontzeptuala aurkeztuko du eta Uxue Arguiñanok moda kontzeptuala, kolekzio ezberdinetako diseinuekin.

Santa Klara eta inguruak zabalik izango dira gazteen azokara gerturatu nahi duten herritar eta bisitarientzat, eta, ondoren, moda desfilea izango dela. Desfilean beste hainbat gazte izango dira, azokan parte hartzen dutenen arropa eta osagarriak jantziko dituztelarik. Azoka zuzeneko musikarekin animatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko ekintzaile gazteen azoka eta moda desfilea Santa Klara komentuan