Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Zarautz

Herriko dendetan euskararen erabilera sustatzeko Udalaren dirulaguntzak

A. E.

zarautz.

Sábado, 5 de abril 2025, 20:14

Zarauzko Udalak herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzen deialdia egin du.

Dirulaguntzen onuradunak, helbide fiskala, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zarautzen duten pertsonak eta elkarteak izango dira. Esan bezala, udalerriko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzea da dirulaguntza deialdi honen helburua. Hiru arlo izango dira kontuan: establezimenduen errotulazioa, irudi korporatiboa, eta webguneak.

Errotulua eta irudi korporatiboa euskaraz bakarrik idatzita egotea eskatuko da dirulaguntza lortu ahal izateko. Euskara zuzena erabiliko da eta langintza mota edo jarduera profesionala adieraziko dira.

Webguneen kasuan edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Honek ez du eragozten beste hizkuntzaren batean ere izatea. Webgunearen hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak izango dira.

Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio arlo bakoitzari dagokion dirulaguntza. Dirulaguntzaren eskatzaileak bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako elementuak euskaraz izaten jarraituko duela hortik aurrera.

6.000 euro banatuko dira

Zarauzko Udalak 6.000 euro banatuko ditu jasotako eskabideen artean. Errotuloentzako %50eko dirulaguntza emango da, 350 euro arte. Berdin, irudi korporatiboentzat, %50eko dirulaguntza, 350 euro arte. Euskara hutseko Webguneentzat, kostuaren %50, 450 euroko muga gainditu gabe.​​​​​​​ Webgunea euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan badago, dirulaguntza kopurua egokituko da euskararen presentziaren arabera.

Bihar azken eguna

Eskabideak, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia 29) aurkeztu behar dira, eta gogoratu, horretarako biharkoa izango dela azken eguna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko dendetan euskararen erabilera sustatzeko Udalaren dirulaguntzak