Herri lasterketaren III. edizioa bihar lehiatuko da eta izena eman daiteke

Apuntatu korrika egitera. /
Apuntatu korrika egitera.

Dagoeneko 100 lagunek izena eman dute eta lasterketa egunean ere hasi aurretik egin ahal izango da

J. M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

A 3 el km zarauztar atletismo taldeak antolatu du bihar igandean hirugarren aldiz jokatuko den Zarauzko Herri Lasterketa. Dagoeneko antolakuntzak jakitera eman duenez 100 korrikalari baino gehiagok izena eman dute baina oraindik badago aukera bertan lehiatzeko.

Izena emateko gogoa duzuenok www.kirolprobak.com webgunean egin dezakezue, eta probaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketaren egunean bertan ere, hau da bihar hasi aurretik, irteeran, izango da aukera izena emateko. Goizeko 11:00etan hasiko da III. Herri Lasterketa Lege Zaharren Enparantzan, eta Azken Portu, Itxasmendi, Asti eta beste hainbat auzo zeharkatu ostean, hasitako leku berean izango du helmuga. Sailkapen nagusiko lehen hiru korrikalariez gain, lehen hiru zarauztarrak ere sarituko dituzte A 3 el Km taldekoek. Aurreko edizioetan egin duten bezala hainbat zozketa ere egingo dituzte probako parte hartzaile guztien artean.