Borrar

Hernaniren aurka jokatuko du gaur arratsaldean Zarautz KE taldeak Zubipen

J. M. Z.

ZARAUTZ.

Miércoles, 30 de abril 2025, 20:05

Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailaren 30. jardunaldia atzo eta gaur jokatuko dute talde guztiek. Hiru partida aurreratu ziren atzo eta hauen barne Añorgak eta Urolak elkarren aurka jokatu zutena Rezolan.

Horrek esan nahi du, zarauztarrek jakingo dutela atzoko emaitza euren partida jokatzen hasi aurretik. Joseba Rotetaren mutilek arratsaldeko 16:30ean jokatuko dute Zubipe futbol zelaian Hernaniren aurka eta garaipenaren bila joan behar dute, Rezolan gertatutakoa kontutan izan gabe.

Lau jardunaldi

Gogoratu zarauztarrak bigarren daudela sailkapenean eta lehen postuan dagoela Añorga 62 punturekin, gureak baino bost gehiago. Lau jardunaldi geratzen dira eta Astin Deusto izango da hurrengo bisitaria. Gero etorriko da Añorgara joateko unea, partida erabakigarria izan daitekeena eta azken biak Bergara etxean eta Urola kanpoan izango ditu Zarautzak.

Liga Nazionaleko mutilek ere gaur jokatzen dute, Berion goizeko 11:00etan Antiguoko B taldearen aurka. Coladoren mutilek galdu egin zuten Eibar B taldearekin etxean 1-3.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hernaniren aurka jokatuko du gaur arratsaldean Zarautz KE taldeak Zubipen