Hernani liderra jasoko du gaur Ulacia Grupok Aritzbatalden

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Gaur, arratsaldeko 18:00tan jasoko du Ulacia Grupok Aritzbatalden oraindik ere partidurik galdu ez duen Hernani Tecnun, Gizonezkoen Lehen Mailako liderra. Beraz, goi mailako partidua.

Zarauztarrek, joan den astebururan Iruñan irabazi eta gero sailkapeneko goikaldean jarraitzen dute, Tabirako Baque eta Atletico San Sebastian taldeekin berdinduta, porrot bakarrarekin, liderrarengandik garaipen bakarrera. Hernanik eskarmentu handiko taldea du, maila handiko jokalariekin, batzuk EBA ligan esperientziadunak ere. Baina, zarauztarrak dena emateko prest daude, liderrari aurre egin eta estu hartuz etxeko hirugarren garaipena eskuratuta, etxean sendo jarraitu nahi du Ulacia Grupok. Ea horrela den.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos