Helduentzako dantza ikastaroak Jalgirekin

Jalgiko helduak dantzan, Iñurritzako zelaian./
Jalgiko helduak dantzan, Iñurritzako zelaian.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Jalgi Dantza Taldeak 2019-2020 ikasturtean ere helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu, bai hasiera mailakoentzat, bai aurreko urteetan aritu direnentzat edo dantza ezagutzarik dutenentzat.

Izena emateko eta zalantzak argitzeko aukera izango da hurrengo asteartean, 18.00etatik 20.00etara, Imanol Urbieta Musika Eskolan. Izan ere, berrikuntza garrantzitsu batekin ekingo dio Jalgik ikasturteari: lokal berria estreinatuko du Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da. Edozein zalantza edo galdera, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz dezakezue.