Borrar
Jendetza bilduko da aurtengoan ere Zarautz kirol elkarteko errugbi atalak antolatzen duen azokara. ETXEBERRIA
Harrobitik etorkizunera, asteazkenean zabalduko den XXIII. Garagardo Azokan

Zarautz

Harrobitik etorkizunera, asteazkenean zabalduko den XXIII. Garagardo Azokan

Martin Sorreluz, Alex Saleta, Urko Zumeta eta Lorea Segovia izango dira aurtengo omenduak, asteazken iluntzean

Antxon Etxeberria

ZARAUTZ.

Sábado, 12 de abril 2025, 20:25

Aste Santuan protagonista izango den karpa dagoeneko ikusgai dago Munoa plazan, baina oraindik egun batzuk itxaron beharko dira bertan garagardo ezberdinez gozatu ahal izateko. Izan ere, asteazkenean, apirilaren 16an, arratsaldeko 19:00etan irekiko dituzte ateak eta hilaren 21eko arratsaldera arte egongo da zabalik. Sei egunetako azoka potentea.

Urtero moduan, Zarautz Kirol Elkarteko rugbi atala arduratuko da garagardo azokaz, egunero eguerdiko 12:00etatk goizaldeko 01:00ak bitarte. Aurten, Haymar Manzisidor zarauztarrak sorturiko kartelak apainduko ditu XXIII. Garagardo Azokaren hormak.

Irekiera ofiziala

Irekiera ofiziala asteazkenean egingo dute iluntzeko 20:00etan, eta aurtengo ekitaldia oso berezia izango da, protagonistak sekzioko harrobian hazi eta hezi diren 4 jokalari izango baitira. Rugbia jokatzen Zarautzen hasi, baina lehen mailara iritsi diren 4 jokalari dira omenduak: Lorea Segovia, Martin Sorreluz, Urko Zumeta eta Alex Saleta izango dira aurtengo lehen garagardo tantak dastatuko dituztenak.

Astelehenera bitarte ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera egongo da Munoako karpako teilatupean. Gauero kontzertu ezberdinek girotuko gaituzte, ostiral arratsaldean tradizio bihurtu den mus txapelketa burutuko da, eta larunbatez herri bazkari erraldoiko paella dastatu ahal izango da. Ekitaldi horiez gain, eguerdiro haurrak entretenitzeko monitore zerbitzua ere martxan egongo da, gurasoek garagardoez lasai gozatu ahal izateko.

Tiketak aurretik erosteko

Tiketak aurretik erosteko aplikazioa ere martxan da jadanik (sekzioaren webgune eta sare sozialen bidez), ilarak aurreztu ahal izateko. Herri bazkariko eta mus txapelketan parte hartzeko informazioa ere bertan topatuko ahal da.

Rugby taldearen indarra

Rugbiko karpan edango diren garagardoek, eta bertako mahaietan jango diren ukondo, oilasko eta saltxitxek, herriko errugbi taldeari laguntzeko balio izango dute. «Ekitaldian lortzen diren irabaziek gure kirol txikia handiago egiten lagunduko baitute. Eta horren erakusle izango dira karpan ikusiko dituzuen boluntario guztiak ere: jokalariak, jokalari ohiak, jokalari txikien gurasoak... errugbi familiako kide denak», jakinarazten dute rugbi sailetik, herritarrak eta kanpotik Zarautzera etorriko diren guztiei Garagardo Azokaz gozatzera hurbiltzera animatuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harrobitik etorkizunera, asteazkenean zabalduko den XXIII. Garagardo Azokan