'Hariak sentikaria' ikuskizuna ostiralean Modelo aretoan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Ostiral honetan, arratsaldeko 20:30ean, 'Hariak sentikaria' ikuskizuna iragartzen da Modelo aretoan. Bertsoak, testu irakurriak, kantak eta audiobisualak emango dira eta oholtza gainean Iraia Elias, Rafa Rueda eta Nahikari Gabilondo, Agurtzane Intxaurraga izanik irudien protagonista. Yoseba Peñaren 'Hariak' liburua da ikuskizunaren oinarria. Azken 80 urteko emakumeen bizitzak moldeak puskatu eta gainditu zituzten emakumeak, emakume ekintzaileak, porrotean ere irabazi zuten emakumeak. Sarrera 5 eurotakoa izango da, salgai Sanz Enean.