HALTEROFILIAKO HIRU TXAPELDUN

HALTEROFILIAKO HIRU TXAPELDUN

Halterofilia sailak txapeldun berriak sortzen jarraitzen du eta honela, joan den larunbaten Zarautzen ospatu zen gazte mailetako Gipuzkoako Txapelketan, hiru urrezko domina lortu zituzten eta ondorioz Gipuzkoako txapeldun berriak ditugu. Batetik, Harkaitz Gasco infantil mailan; bestetik, Urko Exposito 15 urtez azpikotan, eta bestetik, Danel Lopez Unibertsitate artekoan. Gustora egoteko arrazoirik ez zitzaien falta entrenatzaileei eta kirolari gazteei, argazkietan ikusi dezakegun bezala. ZKE-ko halterofilia sailak serio jarraitzen du lanean.