Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Haaatik Dantza Konpainia bihar izango da Zarautzen lan berriarekin.
Haatik Dantza konpainiak 'OTS' aurkeztuko du

Zarautz

Haatik Dantza konpainiak 'OTS' aurkeztuko du

A. E.

zarautz.

Miércoles, 23 de abril 2025, 21:05

Aiert Beobidek zuzentzen duen Haatik Dantza Konpainiak 'OTS' lana aurkeztuko du bihar, ostirala, 20:00etan, Modelo aretoan. Taula gainean, Jon Arsuaga, Libe Sukia, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Itzel Vela eta Aiert Beobide ikusiko ditugu, Aiert Beobide berak eta Iurre Aranburuk zuzendu eta ekoizten duten lanean, koreografia Jone San Martin eta Aiert Beobideren ardura dela.

Lehen aldiz, aurtengo martxoan aurkeztu zen lana, 'Herri Gogoa', euskal herriko lehen zigilu diskoetxean islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu zen. Zentsura zela eta, zigilua inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

'OTS' dantza garaikideko lan soila baino gehiago da. Jone San Martinek, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak, sortutako koreografiak oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea du helburutzat. Sarrera, 8.30 eurotakoa izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haatik Dantza konpainiak 'OTS' aurkeztuko du