Borrar

Guztira 241 zarauztar izango dira biharko Itsas Zeharkaldian

Sábado, 20 de julio 2019, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zarauztar ugari izango dira biharko Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian; guztira 241 herritarrek eman dute izena, horien artean joan den urtean irabazi zuen Nikolas Ilarramendik. Nikolas-ek nahiago izan du gaurko zeharkaldi luzea utzi eta indarrak biharko gorde, baina izango dira bi frogekin ausartzen diren herritarrak ere. Gutxi gorabehera 20 herritar izango dira gaur eta biharkoan parte hartuko dutenak.

Gaur arratsaldekoari 6etan emango zaio irteera, moila paretik, eta Getariako Dike parera iritxi ondoren berriz ere Zarauzko moilara itzuliko dira, igerian 5.200 metro osatu ondoren. 500 igerilarik hartzen dute parte, baina marea goian tokatzen denez, arazorik ez da izango.

Biharko zeharkaldia motzagoa da, 2.900 metro, eta 3.100 igerilari irteeran, horiek izan dira izena eman dutenak. Biharkoan marea behean tokatzen da; beraz, azken metroak korrika egin beharko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios