Zarautz
'Gutxieneko pentsioa gutxieneko soldataren parekoa izan dadin' sinadura bilketaOstiral arratsaldean Ikastola aurrean egongo dira pentsiodunak eta larunbat goizean udaletxe aurrean
'Gutxieneko pentsioa, gutxieneko soldataren parekoa izan dadin' sinadurak biltzen ari da Pentsiodunen mugimendua, aldarrikapen hori Eusko Legebiltzarrean eztabaida dezaten. Hain zuzen ere, Legebiltzarrean erregistratutako HEL herri ekimen legegilearen alde eginez sinatzea litzateke, bertan eztabaidatu eta bozkatzeko onartua izan dadin eskatzeko, hain zuzen ere. Honela, datorren ostiral honetan, otsailak 7, sinadura bilketa arratsaldeko 16:30etik 18:00etara Ikastola aurrean egingo dute eta, larunbatean, otsailak 8an, 11:30etik 13:00etara, udaletxe aurrean.
Sinadurarako, nortasun agiria eraman beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko herriren batean erroldatua egon behar da eta jakina, behin bakarrik sinatu daiteke. Pentsiodunen mugimenduak ahalik eta sinadura gehien behar ditu. Diotenez, Hego Euskal Herrian ezarritako gutxieneko pentsioak ez dira nahikoak duinki bizitzeko.