Gonak haizetara, Marilyn museora

XX. mendeko aktore eta modelo ezagunenetarikoa izan zen Monroe, ikonografikoki hamaika aldiz eta beste hainbeste formatuan irudikatu dutena artista zein jarraitzaileek

HAIZEA FURONES

Argazki ezagunak abiapuntu hartuta, Marilyn Monroe aktore ezagunaren inguruko erakusketa antolatu du Zarauzko Photomuseum-ek. Publizitate, komiki eta beste hainbat formatuan, garaiko ikono bilakatu zena nola irudikatu duten aztertzen du erakusketak.

1962ko martxoan munduko izar ezagunen izendatu zuten, eta Urrezko Globoa eman zioten. Maiatzean, berriz, New Yorkeko Madison Square Gardenen Happy birthday ospetsua abestu zion John F. Kennedy AEBetako presidenteari. Urte bereko abuztuan, 36 urterekin, Kaliforniako bere etxean gaindosi baten ondorioz hil zen Marilyn Monroe. Bere heriotza ere eztabaidagai izan da urte luzez, hilketa izan zela askotan esan dute eta.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos