Neskak ere goizago jakin beharko dute igandean, partidak 8:45etan hasten bai dira. Amaxkar

Goiz jaiki beharko dute igandean plaierotako jokalariak

Senior mailako 4. jardunaldia goizeko 8:45ean hasiko da hamalau norgehiagoka jokatzeko

Viernes, 29 de noviembre 2024, 15:09

Igande honetan, 80. Hondartzako Futbol Txapelketak garaiz oheratzera behartuko ditu senior mailako neska eta mutilak zeren laugarren jardunaldiko norgehigokak goizeko 8:45ean hasiko dira hondartzan. Denera 14 zelaietan banatuko dira gizonezkoen 18 talde eta emakumezkoen 10 talde, eta goizo jaiki behar izango ez duten bakarrak Kirkilla-Enea Jatetxea taldeko mutilak izango dira, etsedena izango bai dute hauek.

Publicidad

Honela banatuta egongo dira taldeak multzoz multzo.

  • Senior mutilak A taldea: Dava Street Food - Ulacia Bidaiak; Latz Taberna - Pukas-Shelter; Telesforo Erretegia - Talai-Mendi Kanpina; Kosta Hortz Klinika - Celso Castro; Arrano Taberna - Etxabe Confort

  • Senior mutilak B taldea Izar Optika - Asti Pinturak; Balearri-Astillero - Tivoli-Naparrak; S.F. Txanela - Garcia Edari Banaketak; Euskalduna Taberna - Asergroup; Atsedena: Kirkilla-Enea Jatetxea

  • Senior neskak: Lukas Ardotegia - Kebidek; Kirkilla-Enea Jatetxea - Euskalduna Taberna; Euskal Parrilla - Talai-Mendi Kanpina; Shelter-Pukas - Itxas-Lur Taberna; 310-Kepa Osteo - Orbela Taberna

Kanpu markaketa Tivoli-Naparrak taldeak egin beharko du eta horretarako goizeko 7:45ean azaldu beharko dute malekoiko egoitzara. Epaile arduradunak, Kirkilla-Enea Jatetxea (Neskak), Talai Mendi Kanpina (Mutilak) eta Telesforo Erretegia taldeak izango dira.

Bilera plaierotan esku bat botatzeko

80 urte bete ditu aurten txapelketak, eta beste 80 bete ditzan baldintzak jartzen dabiltza azken urteotan antolakuntzako kideak. Horretarako ideia eta esku berriak behar dituztenez, deialdia luzatzen diote plaieroen antolakuntzan (txapelketa beratik hasi eta egiten diren gainontzeko ekimen guztietaraino) esku bat bota nahi duen horri, abenduaren 3an egingo den bilera irekian parte hartzeko. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, ZKEren Musika Plazako egoitzan.

Deialdiari bideo bat ere erantsi diote eta eurek dituzte sare sozialetan aurkituko dute interesatuak ikus dezaten. Animatu eta zoaz esku bat botatzera!.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad