Borrar

Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketa Zelai Ondoko bolatokian larunbatean

Hainbat edizioetan atzeratu ondoren, orain bertan egin diren egokitzapenak lehia gurera ekarriko dute

J.M. ZUBIAURRE

zarautz.

Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18

Maiatzaren 17an, datorren larunbatean, Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketa ospatuko da Zarauzko Zelai Ondoko bolatokian. Hitzordu hau hainbat ediziotan atzeratu zen, pista ez baitzegoen ospakizunerako baldintza minimoetan. Gaur esan dezakegu, estalkiaren eta gainerakoen lanak amaituta, sei hilabeteren ondoren pista egokitzea lortu dutela Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubeko kideak txapelketa honek merezi duen jokorako.

Denera, 36 bolari eta 25 tokalari, probintziatik etorritakoak, elkartuko dira, guztiak ere urtean zehar jokatutako txapelketetan lehiatzeko sailkatuta.

Donostiako, Lasarteko, Urnietako, Hernaniko, Ereñotzuko, Villabonako, Ibarrako, Segurako, Zeraingo, Gabiriako, Legazpiko eta Zarauzko kluben ordezkariak egongo dira tiraldian. Lehiaketak ordutegi hau izango du bolatan eta tokan.

Bolatan

Bolatan, goizeko 08:15ean Txapelketako tirada ordenaren zozketa gizonezkoetan. Jarraian, probako tiradak. 09:00etan Txapelketaren hasiera. 26 bolaritik 12 onenak sailkatuko dira hurrengo kanporaketarako. Goizeko 10:45ean emakumezkoen kategorien zozketa. Ondoren, probak eta 10 bolaritik 4 sailkatuko dira hurrengo kanporaketarako. Jarraian, gizonezkoen 12 bolarien bigarren kanporaketa jokatuko da, eta 6 sailkatuko dira hurrengo kanporaketarako.

Emakumezkoen txanda etorriko da gero eta lau bolarietatik bi sailkatuko dira finala jokatzeko.

Gizonezkoen sei bolarietatik, bi sailkatuko dira baiat finala jokatzera. Sailkapen-faseetan, bolari bakoitzak sei bola botako ditu, eta tirada bakoitzean botatako birlen baturak bere sailkapena errefentziatuko du. Finalean zortzi bola jaurti beharko dituzte, eta gehien botatzen duena txapelduna izango da.

Tokan

Tokari dagokionez, gizonezkoen 21 tokalarien eta emakumezkoen 4 tokalarien ordena ezartzeko zozketa 09:00etan egingo da. Ordu erdi geroago, 09:30ean tiradaren hasiera. Maila bakoitzean sei fitxako sei tiradetan gehien jotzen duena izango da txapelduna.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketa Zelai Ondoko bolatokian larunbatean