Gero eta zaletu gehiago izatea, ZAE-ren helburu

Sekulako hasiera emango dio denboraldi berriari Zarautz Arraun Elkartearen traineruak. Inork gutxik esperoko zuen honelako hasiera. Gustora ziren entrenatzaile, arraunlari eta zaletuak. Larunbat arratsaldean arraunlariak udaletxeko balkoitik Pasaian lortutako Bandera astintzeko aukera izan zuten, Musika Plazako kioskotik ere astindu zutelarik. Igandeko garaipena eta gero ere, ZAE-koek bozina joaz egin zuten sarrera herrian arratsaldeko hirurak pasata. ZAE-k une honetan 450 bazkide ditu, baina azken urte hauetan ez da izan arraun kultura gehiegirik. Ea aurten ...