Gaztetxoak izan ziren protagonistak SKAPAko jaien lehen egunean

Serio lanean. Eskaintza zabala eta interesgarria izan zuten Skapako jaien hasierara joandako haurrak, ikusi besterik ez dago./
Serio lanean. Eskaintza zabala eta interesgarria izan zuten Skapako jaien hasierara joandako haurrak, ikusi besterik ez dago.

Haurrentzat prestatutako guneetan goiz eta arratsalde gaztetxo ugari hurbildu zen, jolas eta eskulanekin gozatzeko

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaien hasiera ofiziala atzo arratsaldeko 16:00etan eman zitzaion urteroko hiru suziriak botatzerakoan, baina, aurrez, festa giroa nabarmena zen auzoan.

Gaztetxoen eguna bezala iragarrita zegoen eta hauek ez dute huts egiten honelakoetan. Bero handia izan arren, hondartza egun batez baztertu eta asko izan ziren jaien egitarauak iragarritako jolasetan parte hartzera joan zirenak.

Puzgarriak izerdia botatzeko primerakoak dira eta, ondoren, lasai lasai tailerretara hurbildu eta bertan prestatutako hainbat zeregin ezberdin eta interesgarriak proposatzen zizkieten. Itzalean jarri eta orduak azkar pasa zitzaizkien neska eta mutilei antolatzaileen tailerretan eta, ustekabean, bazkaltzeko ordua helduko zen. Arratsaldean, beste horrenbeste izan zuten gaztetxoak eta korrika saioak, dantza emanaldiak eta txokolatada gozoarekin pasa zuten denbora. Gauean, txirrindulari kriteriuma eta kontzertua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos