Gazteentzat ideia lehiaketa abian Zarautz hobetzeko helburuarekin

Ideia lehiaketa. Martxan jarri du Gazteria sailak. / ETXEBERRIA
Ideia lehiaketa. Martxan jarri du Gazteria sailak. / ETXEBERRIA

18-30 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago eta proposamenak astelehenetik aurrera aurkeztu daitezke

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Udaleko Gazteria sailak Zarautz hobetzeko helburuarekin Ideia Lehiaketa bat jarri du martxan. Lehiaketa 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago eta asmoa ideia eta ekarpenak jasotzea litzateke, ondoren, ideia irabazlea gauzatzeko. Udalak datorren urteko aurrekontutako 30.000 euro konprometitzen ditu ideia hori gauzatzeko eta ideia edo proposamenaren egileak edo egileek (taldea bada) 1.000 euro jasoko lituzkete sari gisa Murkileko dendetan gastatzeko. Ideiak astelehenetik aurrera, datorren urteko urtarrilaren 15era bitartean aurkeztu daitezke, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ, Etxezabalan).

Jonan Urdangarin Urrutia, Gazteriako zinegotzik azaltzen duen bezala, «bi urte daramagu gazteen beharrak identifikatzeko lanketan. Hainbat esparrutan gabiltza lanean eta horietako bat hiritartasuna. Zen-tzu honetan, askotan entzuten dugu instituzioek gazteak alde batetara uzten dituztela, ez direla aintzat hartzen eta abar. Lehiaketa honen xedea zera da: herria hobetzeko, herritarren bizimodua mejoratzeko zer egingo zenuken galdetzen dugu. Eta nahikoa da ideia edo proposamen bat aurkeztea, beti ere herria edo herriko kolektibo esanguratsu baten mesedetan. Argazki edo marrazki bat lau zertzeladekin aurkeztea nahikoa, ez dugu gehiago eskatzen. Askotan lagunartean komentatzen diren ideia horiek, izan ere, gazteak entzun nahi ditugu», dio zinegotziak.

Ideiak, noski, bideragarriak izan beharko lukete, eta kostoa, 30.000 euro ingurukoa. «Ideiak jasotakoan, aukeraketa bat egingo da eta herritarren aurrean jarriko genituzke, Salbideko parkearekin egin zen antzera. Gazteei protagonismoa eman nahi diegu eta konpromisoa har-tzen dugu, aportazio guztiak aztertu eta irabazleaz gain herriarentzat onak direnak eta bizitza erraztuko dutenak aintzat hartuko ditugula. Azken finean, gazteak dituzten ideia horiek guregana iristea litzateke asmoa».

Onditz Leizaola, Gazteri teknikariaren esanetan, «etengabeko lanketa baten ondoren, proiektu desberdinak ditugu abian eta idea lehiketarena horietako bat besterik ez da. Beraz, animatu eta aurkeztu buruan dituzuen ideia horiek».

Más

 

Fotos

Vídeos