Gaurtik igandera, infantil mutilen Espainiako eskubaloi fasea

Gaurko eta igandeko partidak Zarautzen jokatuko dira; biharkoak Orion

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Gaurtik aurrera eskubaloiko fase berri bat jokatzen da Zarautzen, asteburu honetan infantilen fasea, Amenabar Zarautz, Bordils, Knet Calasancio eta Camargo taldeen artean. Irabazlea, Espainiako zortzi onenen azken txapelketarako sailkatuko da.

Fasea hasteko, Asier Urbitartek entrenatzen duen taldea, gaur arratsaldeko 17:45ean Aritzbatalde kiroldegian Bordils taldearen aurka neurtuko da, eta ondoren, 19:30ean, Camargo eta Logroñoko Knet Calasancio neurtuko dira. Biharko jardunaldia Orioko Karela kiroldegian jokatuko da, Aritzbatalde okupatuta baitago: 16:30ean Camargo-Bordils, eta 18:45ean, Amenabar-Calasancio, eta fasea amaitzeko, igande goizean, berriro ere Zarautzen: 10:45ean, Bordils-Calasancio eta 12:30an Amenabar-Camargo.