Gaur gaueko hamarreetan abiatuko da Torre Luzea parkean Bertso-astea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Motxian bertso eskolaren eskutik berriro bertsolaritza gogoko dutenak eskaintza zabala izango dute datozen egunetan eta gaur bertan ekingo diote egitarauari gaueko 22:00etan Torre Luzea parkean egingo den bertso musikatuen emanaldiarekin. Euria egingo balu, jaialdia merkatu plazara eramango litzateke. Saioaren amaieran, 'EONAIXILIK' lehiaketako sari-banaketa egingo da.

Bihar ostirala 19:00etan Frontoi Txikian (euria egingo balu, Gaztelekuko frontoian) IV. Bertso-Pilota desapiyua. Kirola eta bertsoak uztartzen dituen saioi berezia. Gauean, 22:30ean hasita, bertso-saioa. Hau ere Torre Luzeako parkean egingo da baina euria egingo balu Merkatu Plazara eramango litzateke. Bertan izango dira Aner Peritz, Ane Peñagarikano, Markel Eizagirre, Hodei Iruretagoiena, Aitor Urbieta eta Mantxi. Aurkezlea Nahikari Gabilondo izango da.

Bertso-asteari bukaera emateko, larunbatean, Bertso-Eguna ospatuko da. 10:30ean hamaiketakoa egingo da Musika Plazan. 12:00etatik aurrera, Txepelketa, tabernaz taberna eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera bazkaria eta final handia Egoki tabernan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos