Gaur arratsaldean zabalduko da Literaturiako egitaraua

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

'Jenis Joplin' liburuaren jendeaurreko irakurraldiarekin emango zaio hasiera gaur arratsaldean aurtengo Literaturiako egitarauari. Ekitaldia 18:30etik 19:30era Modelo aretoan izango da eta ondoren Paul Beitiak Uxue Alberdi elkarrizketatuko du, liburuaren egilea.

Jarraian, 20:00etan, Iñigo Astiz-en 'Manifestua' eta segidan, bertso-maskarada, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendirekin. Sarrera 5 eurotakoa izango da.

Eta bihartik aurrera, liburu aurkezpenak, tailerrak, liburu azoka, omenaldiak... Horien artean, Andu Lertxundiri, 'Otto Pette' eleberriaren 25. urteurrena dela eta.