Gabonetan denak kantari kalez kale

Abesten. Goiz eta arratsaldez talde asko ibili ziren herriko kaleetan kantuan. /  AMAXKAR
Abesten. Goiz eta arratsaldez talde asko ibili ziren herriko kaleetan kantuan. / AMAXKAR

Gaurkoan gabon giroa Aritzbatalde kiroldegira pasako da bertan irekiko bai dute Haur Parkea |

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Gabonak etorri eta denei kanturako gogoa pizten zaie. Baserritar arropak berriro ganbaratik ekarri eta kalera ateratzen dira gaztetxo eta helduak ohitura zaharrari jarraituz, kaleak doinu alaiez bete eta diru pixk bat biltzeko asmoz ere batzuk.

Astelehen goizetik herriko kaleetan mugimendu handia ikusten zen. Gabon gauerako azken erosketak egiten batzuk eta baserritar jantzita kantuan besteak. Giro paregabea, udaberria zirudien eta honelakotan kalez kale ibiltzeko gogoa ere piztu egiten da.

Haurrak etxez etxe ibili ziren egun osoan zehar, kantuak eta eskean. Ikastetxeak, herriko taldeak, edo abesbatzak auren aldetik herria girotzea izaten dute helburu eta goizean edo arratsaldean auzo ezberdinetan banatu ziren denek gabon kantak entzun ahal izateko.

Schola Cantorum

Schola Cantorumekoek Narros jauregiko jaiotzean kantatu zuten inaugurazio ofiziala eginaz, nahiz bertaratzeko aukera aurretik izan edonork. Zarautz Abesbatza Txinpirin eta Zarautz Txikiko kideak ere kalean alaitu zuten herria. Zarauztar orok kantuan egiteko aukera izan zuen astelehen osoan. Asteartean, Eguberri egunean eta ohitura mantenduz, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua entzun ahal izan zen. Bikaina beti bezala.

Gaurkoan gabon giroa Aritzbatalde kiroldegira pasako da bertan irekiko bai dute Gabonetako Haur Parkea, 11:30 eta 13:30 bitartean goizean eta 16:30 eta 19:00 artean arratsaldean. Bi gune aurkituko dituzte bertara-tzen direnak. 7 urte bitarteko haurrentzat kiroldegiko pistan puzgarriak eta pilotalekuan berriz jolasak 8 eta 12 urte bitartekoentzat.

 

Fotos

Vídeos