Gabonetako elkartasun azokarako materiala biltzen

Hotz Zarautzek antolatu du gabonetako elkartasun azoka./
Hotz Zarautzek antolatu du gabonetako elkartasun azoka.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Hotz Zarautz elkartea hasi da materiala biltzen aurten ere Zarauzko Udalak Kale Nagusian Gabonetako elkartasun azoka jartzeko utzi dion Maza zaharreko lokalean. Hilaren 14ra bitartean jasoko dituzte herritarrek soberan dituzten altzari txiki, ispilu, margolan, ontziteria, arropa 'vintage' eta abarrak, 15etik urtarrilaren 6a bitartean salgai jartzeko.

Beraz, soberan dituzuen gauzak jasotzeko zain daude Hotz Zarautz elkarteko lagunak.

 

Fotos

Vídeos