Borrar

Futbol Eskolan izena emateko epea zabalik dago

Miércoles, 12 de septiembre 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zarautz Futbol Eskolak jakinarazten du ostiral honetan hasiko dituela nesken entrenamenduak, arratsaldeko 18:00tan, Astin. Benjaminak ere (2010 eta 2009an jaiotako mutilak), urriak 1, astelehena, arratsaldeko 18:00etan izango dute hitzordua. Azkenik, alebinak (2008an jaiotako mutilak) urriaren 5an egingo dute arratsaldeko 18:30etan lehen entrenamendua Astin.

Futbol Eskolako izen ematea epea zabalik dago, eta zabalik mantenduko da hilaren amaiera arte; beraz, lehenbailehen emateko eskatzen da. Familiekin bilera hilaren 27an egingo da, osteguna, arratsaldeko 19:30tan Aritzbatalde kiroldegiko hitzaldi aretoan. Bilera hau jokalari berrien familiei zuzenduta dago bereziki, baina etorri nahi duten gainontzekoak ere ongi etorriak izango dira. Bilera honen helburu nagusia familiei Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea da. Informazio gehiago nahi dutenek edo zalantzak argitzeko dituenak 943 831 463 telefonora deitu besterik ez du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios