Frantziako Gursetik Mediterraneora darama ikuslea

Errefuxiatuen gaia jorratzen duen 'Basotik itsasora' dokumentala eskainiko da bihar, ostirala, arratsaldeko 18.30ean Modelo aretoan, doako sarrerarekin. Dokumental honek Frantziako Gurs-etik Mediterraneora darama ikuslea, errefuxiatuek bizi izan zuten eta egun bizi duten egoera ezagutzera. Historian zehar izan diren pertsona errefuxiatuen egoerak erakusten eta konparatzea ditu Beñat Gerekaren dokumentalak. Kasu honetan, Gurs-eko eta gaur egungo pertsona inmigranteen egoerak alderatzen dira, dantza eta artearekin uztartuz.