Zarautz
Formenterako Triatloian zarauztarrek emaitza bikainak lortu dituzteAsteartea, 7 urria 2025, 20:31
Formenterako triatloia jokatu zen larunbatean eta bertan hiru zarauztar izan genituen lehian emaitza bikainak lortuz. Mutilen lasterketan Julen Ucin triatletak hirugarren postuan bukatu zuen, podiumera igoz eta Mikel Yañezek ere lan bikaina egin ondoren hamalaugarren helmugaratu zen. Nesken lasterketan, Nora Zabala, bere debutean podiumeko leku altuenera igo zen lasterketa irabazi eta gero.