Ray Fernández musikari kubatarra gaur Modelon

Ray Fernández./
Ray Fernández.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Ray Fernández musikari kubatarrak kantaldia eskainiko du gaur, asteazkena, arratsaldeko 20.00tan Modelo aretoan, Euskal Herrian zehar egiten ari den biraren barne. Eñaut Elorrieta, Jesus Mari Lopetegi eta Beñat Gaztelumendi izango ditu ondoan gaurko kontzertuan.

Fama handia du Kuban Raymundo Fernándezek. Silvio Rodríguezekin eta beste musikari handi askorekin aritutakoa da. Bere burua zirikatzaile eta adarjotzailetzat duen trobadorearen letrek inguruan gertatzen denari erreparatzen baitiote -eskasia ekonomikoari, errealitate sozialei, arazo politikoeik, jende xumearen zailtasunei...-.

Euskal Herrian zehar, 17 egunetan 8 kontzertu eskainiko ditu. Ondorengoak: Ean (6an), Iruñean (10ean, Rafa Rueda eta Ines Osinagarekin), Bilbon (12an) eta Elorrion (14an, Musikaire jaialdiaren barruan).