Borrar

Euskararen aldeko lasterketak zabalduko du gaurko egitaraua

DV

ZARAUTZ.

Sábado, 2 de septiembre 2017, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo adierazi bezala, Euskal Asteko egitaraua bete-betea datorkigu. Gogoratu, gaur goizean, 10:30ean Musika Plazatik abiatuta, Euskararen aldeko XXIII lasterketa ospatuko dela, AEK eta EHEk antolatuta. Izen-ematea aurrez egin behar da, irteera puntu bertan.

Lasterketa motza da, edonork egiteko modukoa. Kontua parte hartzea da, kirol pixka bat egitea euskararen alde, izan ere sailkapenak ez dira gehiegi kontutan hartzen.

Jarraian, 11:30ean , Lege Zaharren enparantzan, aurresku eta soinu zahar txapelketak izango dira. Aurreskuan parte hartuko dutenak: Beñat Salegi (Errenteria), Beñat Asensio (Lezo), Luis Garcia (Errenteria) Aitor Martinez (Legazpi), Iker Sanz (Lezo), Gaizka Uranga (Elgoibar), Ander Garcia (Donostia), Iker Belintxon (Lezo) eta Asier Rios (Errenteria).

Bestalde, Zarauzko soinu zahar txapelketan: Izaro Telletxea (Oiartzun), Itxaso Lizeaga (Pasai Donibane), Ane Urruzola (Amasa-Villabona), Irati Olaizola (Legazpi), Katerin Artola (Oiartzun), Nerea Sasiain (Elgoibar) eta, Idoia Narbaiza (Legazpi).

Jarraian, 14:30ean Musika Plazan, ehunka lagun bilduko dira AEK eta EHE-ek antolatzen duten XXXIII bazkari herrikoian. Ondoren, 18:30ean, kalejira aldarrikatzailea egingo da.

Herriko taldeen jaialdia

Herriko taldeen Euskal Asteko jaialdia irailaren 5, asteartean izango da, 20:00etan Lege Zaharren enparantzan.'Gerezi garaiak' izenburupean, Montetxio koruak, Alproja antzerki taldeak, Jalgi dantza taldeak, Goizeko Ihintza txistulari taldeak, Aratz Olaizola, Olatz Leturiaga, Mattin Ostolaza, Aitor Amilibia, Eneritz Aulestia eta Ainhoa Garayar, Arranoko salsa taldea, Motxian bertso eskolak, Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' eta Mitxel Gorrotxategik hartuko dute parte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios