Euskaraldiaren inguruko bakarrizketa eta txapen banaketa, gaur arratsaldean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Euskaraldiaren inguruko bakarrizketa eta txapen banaketaren hasiera izango ditugu gaur bertan Zarautzen. Bakarrizketa, arratsaldeko 19:00etan Antoniano aretoan. 'Ttak!' izenburupean, Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak eskainiko du, eta helburua, hain zuzen, umorea ardatz hartuta, Euskaraldia zer den gizarteratu eta Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaltzea, horrela, ikusleen artean hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragiteko.

Aurrez, 17:00etatik 19:00etara bitartean udaleko harreta zerbitzuan, eta ondoren, aretoan bertan, txapak banatuko zaizkie herritarrei. Banaketak datozen egunetan jarraituko du. Dagoeneko 2.000 lagunetik gora eman dute izena Zarautzen Euskaraldia egitasmoan parte hartzeko asmoz.

11 egun euskaraz

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. 'Ahobizi' ala 'belarriprest' profila hautatuz, milaka lagun izango dira Euskal Herri osoan hilaren 23tik abenduaren 3ra 11 egunez euskaraz bizitzeko erabakia hartuko dutena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos