Borrar
Ion Arozena, UKUEko lehendakaria; Maddi Etxabe, Uxue Alkorta eta Joxe Mari Unanue dinamizatzaileak; eta Haizea Solagurenbeaskoa, Taupako kidea, asteazkenean Orion egindako aurkezpenean.
Euskaraldiaren dinamizatzailea Zarautzen Uxoa Alkorta izango da

Zarautz

Euskaraldiaren dinamizatzailea Zarautzen Uxoa Alkorta izango da

Euskaraldiaren laugarren edizioa maitzaren 15etik 25era izango da 'Elkar mugituz egingo dugu' leloarekin

Jueves, 13 de marzo 2025, 20:12

Euskaraldiaren hiru edizio egin dira jada, eta laugarrenaren prestaketa lanak abian dira. Laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da eta dagoeneko ezagutzen dira gure eskualdean dinamizatzaile lanetan ibiliko direnak, horien artean Zarautzen Uxoa Alkorta zarauztarrak izango du ardura, asteazkenean Orion egin zen aurkezpenean jakinarazi zitzaigun bezala.

Aurkezpenean esan zuten bezala, Euskaraldia hizkuntza iner-tziak mugitzeko ariketa soziala da. 'Elkar mugituz egingo dugu' da Euskaraldiaren 4. edizioko leloa. Euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz. «Lehen hitzetik euskaraz eginda, edo ahal den guztietan - ulertzen gaituzten guztietan- euskara erabilita, mugitu egiten ditugu solaskideak, eta jendartea bera. Nik zu mugitu egingo zaitut, zuk hura eta beste hura mugituko dituzu, eta haiek beren gertukoak, ezagunak eta ezezagunak. Interakzio bakoitzak euskararen erabilera handitzen du, eta milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortzen dugu. 320.000 herritar baino gehiago gara Euskaraldian noizbait parte hartutakoak».

Eskualde euskalduna

Euskaraldiak suposatzen duenaren ondoren, Jon Arozena, Urola Kostako udal elkarteko lehendakariak hartu zuen hitza. «Gure eskualdea oso euskalduna da, hori badakigu, baina azken urteetan erabilera jeisten joan da herri ezberdinetan egindako lanketak ikusirik. Erabilera hori da eguneratu eta potentziatu behar duguna eta euskaraldia horretan laguntzeko eta horretan lan egiteko ezinbesteko erreminta dela sinisten dugu».

Erronkari dagokionez, aipatutako bidetik doala oro har esan zuen. «Udal elkartean arlo ezberdinetan eragiten du eta horietan euskara sustatzeko ekintzak egiten dira. Garapen ekonomikoaz arduratzen gara, eta garapen hori, eskualdean lana sustatu, enplegua sustatu eta talentua manten-tzean oinarritzen da. Eta guzti hauei, era batera edo bestera, euskararen aldagaia txertatzen saiatzen gara». Bestetik, eskualde hau oso turistikoa da. «Hemen orain urte batzuk UEMArekin lankidetzan, hiztegitxo batzuk egin ziren gure herrietara bisitan zetozten turistek oinarrizko hitzak ezagutzeko. Euskara herri honen izaeraren muina da, eta turistak ere horren parte egitea da helburua».

Laburbilduz, euskaraldia eus-kararen erabilera sustatzeko ekimen bat da eta «gu bezalako eskualde batek ezin duela kanpo geratu» aitortu zuen Arozenak.

«Sare handia daukagu»

Esan bezala, Zarauzko dinamizatzailea Uxue Alkorta izango da. Adierazi zuenez, orain arte Euskaraldiko batzordea osatzen eta bertatik herrian Euskaraldiak hartuko duen forma garatzen jardun dute. «Herri batzordean 8 kide inguru gauden arren, hamarnaka entitate batu dira aktibista izatera, eta, ondorioz, ekintzak aurrera eramateko sare handia daukagu. Sare horren bidez antolatuko dira gune ibiltaria, Zarautzen hika lantzeko zenbait proposamen, hamaikakoaren aurkezpena... Gainera, aisialdi taldeetako kideekin taldetxo bat martxan jartzen gabiltza gazteen, perspektiba ere garrantzitsua delako Euskaraldian».

Herri batzordetik helburutzat euskararekin harreman ezberdina izan duten kideen esperientziei ahotsa ematea jarri dute; izan ere, «uste dugu garrantzitsua dela azaleratzea jendeak lehen hitza euskaraz egiteko edo belarriprest izateko hizkuntza hautuak zer dela eta hartu izan dituen. Guztiok ez dugu bizi-ibilbide berdina, eta klik hau zenbait zarauztarri zergatik gertatu zaien zabaldu nahi genuke jende gehiagok klik egin dezan».

«Aurrera begira Euskaraldia zerbait jarraikorragoa izatea nahi genuke, eta formula hau topatu nahian gabiltza ekintzaz ekin- tza, festaz festa. Horrez gain, aurretik aipatutako jarduerak prestatzen jarraituko dugu, eta, noski, aurrera begira ahalik eta zarauztar gehienek Euskaraldiaren ariketa soziala modu kontzientean egitea nahi genuke».

Bestalde, Zumaia eta Getarian dinamizatzailea Maddi Etxabe izango da eta Orio eta Aiako dinamizatzailea Joxe Mari Unanue oriotarra.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren dinamizatzailea Zarautzen Uxoa Alkorta izango da