Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Euskarari egin daitekeen ekarpena egiteko bildu berri da GBB Zarautzen.
'Euskara eta Herria' jardunaldia, euskarak aurrera egiteko urratsak pensatzen

Zarautz

'Euskara eta Herria' jardunaldia, euskarak aurrera egiteko urratsak pensatzen

Antxon Etxeberria

Zarautz.

Lunes, 7 de abril 2025, 20:17

Hizkuntza biziberritzeko prozesuan, bidegurutzean gaudela edo biribilgunean gabiltzala diote arlo honetan diharduten eragileek eta adituek. Hari horretatik tiraka, Euskaltzaindiaren baitako euskararen etorkizun-ikuspegia lantzen ari da, nondik nora jo beharko litzatekeen hausnartzeko eta proposatzeko.

Gipuzkoa Buru Batzarra, gogoetagunea egiten ari den lan horren berri jakin eta horren ondorioz hizkuntza politikan agintari eta alderdikide den aldetik egin dezaketen ekarpena lantzeko elkartu ziren larunbatean Zarautzen, 'Euskara eta Herria' zikloko lehen saioan.

Orain arte berebiziko lana egin da erakundeen babesarekin eta herriaren egitasmoarekin euskara biziberritzeko. Mende berriak galdera eta egoera berriak dakarzkigu euskararen bidera, aurrera nola egin ikusteko. «Eta estrategia berriak pentsatu eta gauzatu behar ditugu etorkizun ikuspegiz, orain arteko eskarmentua kontuan hartuz eta sormenez, aurrerapenak erabiliz, besteak beste zientziak eman ditzaken gakoak ondo barneratu eta aztertuta», zioten larunbateko bilkura ondoren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euskara eta Herria' jardunaldia, euskarak aurrera egiteko urratsak pensatzen