Euskal Ligako neskek Elorrioren bisita hartuko dute gaur Asti Txikin

DV ZARAUTZ.

Euskal Ligako Zarautz kirol elkarteko taldeak, gaur, arratsaldeko 16:00etan Asti Txikin, Elorrioren bisita jasoko du. Orain arte zarauztarrek bost partida jokatu dituzte, bi garaipen, berdinketa bat eta bi porrotekin. Aurreko asteburuan 0-5 irabazi zuten Irun aldean Mariño-ren aurka. Gaur Elorrio izango dute bisitari, sailkapenean hiru puntu gutxiagorekin dagoen taldea. Beraz, neurketa aurrera atera ezkero, goruntz egingo lukete sailkapenean. Ea ba gaurko norgehiagoka aurrera ateratzeko gai diren.

Aurretik, eguerdiko 12:30ean, ohorezko ligako kadeteek jokatuko, Elgoibarren aurka. Orainartean, jokatutako lau partiduetatik, gureek bi irabazi eta beste biak berdindu egin dituzte. Talde polita dago, jokalari interesgarriekin. Aurretik, goizeko 9:30ean, infantil txikiek jokatuko dute Burumendiren aurka; ondoren, 11:00etan, emakume kadeteek Intxaurdi izango dute aurkari, eta bihar, igandea, eguerdik 12:30tan, emakumezkoen ohorezko Erregional taldeak, Tolosa hartuko du.

Lehen taldea, Oiartzunen

Zarautz kirol elkarteko lehen taldeari dagokionez, Oiartzunen jokatzen du gaur arratsaldean. Joan den asteburuan Real Union B-ren aurka lehen garaipena lortu ostean, konfidantzarekin bidaiatzen dute, ea hiru puntuak eskuratu eta sailkapenaren erdikaldean kokatzen diren. Arrastaka hasi dute denboraldia, baina taldea badago eta goruntz joan behar luke taldeak.

Lehen talde jubenilak, bestalde, atzo arratsaldean jokatu zuen Zubietan, Errealaren aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos