Euskal Herrian ekoitzitako garagardo dastaketa Putzuzulon

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Euskal Herrian ekoitzitako garagardoa dastatzeko aukera izango da Putzuzulo gaztetxean Beertatik Beertara izeneko jardunaldietan maiatzaren 2tik 4ra. Jatorduak, musika saioak eta futbolin txapelketa antolatu dituzte.

Egitaraua maiatzak 2an, ostegunean, zabalduko da 20:30ean egingo den afari beganoarekin eta ondoren, 21:30ean, DNO eta Lowsun taldeen kontzertua. 3an, berriz, 20:00etan bertako sukalde eta garagardo iturrien irekiera egingo da, txistulari eta bertsolariekin. Gauean, 23:00etan, Moonshine Wagon taldearen kontzertua ospatuko da. 4an futbolin txapelketa hasiko da 17:00etan eta 23:00etan izango dira azkeneko kontzertuak, Bidelapurrak eta The Potes taldeen eskutik.

Jatorduez eta kontzertuez gain, futbolin txapelketa ere egingo dute. Horren inguruan, jakinarazi dute izena emateko egunean bertan egin beharko dela, 16:00etatik aurrera (maiatzaren 4an). Bikote bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu.